Artistas en Ruta: Nakar
Euskara. Kultura. Mundura.
-
14Mar 202520Eka 2025
Oviedo | Madril
Nakar Donostiako (Gipuzkoa) postpunk musika taldea da. 2022an jaio zen, eta Jone Laspiur, Andoni Olaetxea, Jokin Azpiazu eta Xalba Ramirezek osatzen dute
Taldea postpunketik abiatzen bada ere, elektronika, hiperpop edo Wordeko spoken estiloak nahasten ditu, besteak beste. Sintetizadore analogiko eta digitalekin, baxuarekin, gitarrarekin eta ahotsarekin egiten dute lan.
AIEnRUTa-Artistas zuzeneko musika sustatzeko eta talentu berriak publikoari hurbiltzeko programa bat da. Espainiako zuzeneko musika aretoetan emanaldi-zirkuitu bat osatuz betetzen du bere helburua. Etxepare Euskal Institutuak AIEnRUTa-Artistas programa babesten du, urtero egiten diren bi zirkuito deialdietan (urtarrila- ekaina eta iraila-abendua) euskal musikarien presentzia bermatzeko.
Testuinguru horretan, honako kontzertu hauek emango ditu Nakar taldeak:
- La Lata de Zinc, Oviedo, 2025.03.14
- Café La Palma, Madrid, 2025.06.20