Artistas en Ruta: Merina Gris
Euskara. Kultura. Mundura.
-
20Api 202404Mai 2024Mos| Burgos| Logroño| Oviedo
AIE erakundeak antolatzen duen ‘Artistas en Ruta’ estatu mailako zirkuituaren 2024ko lehendabiziko zikloan parte hartzeko aukeratuak izan dira Amorante, Hofe 4x40, Maren eta Merina Gris. Hauek dira 2024ko lehendabiziko zikloan Marenek eskainiko dituen kontzertuen datak eta tokiak:
Apirilak 20, O Rebullon (Mos, Pontevedra)
Apirilak 26, La Rúa (Burgos)
Apirilak 28, Fundición (Logroño)
Maiatzak 4, La Salvaje (Oviedo)
Merina Gris 2020 urtean Donostian sorturiko musika taldea da. Sara, Julen eta Paskalek osaturiko taldeak, pop musika sortzen du, sintetizadore efektu indartsuz lagunduta. Maila lirikoan, gaur egungo gure gizartean norbera izateko barne-borrokari buruz hausnartzen du taldeak. Estetikoki zaindutako eszenaratzea dute, ikus-entzunezkoa beren artista imajinarioaren parte baita.
Artistas en Rutaren helburua talentu berria publikoari hurbiltzea da. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde edo bakarlarik hartu dute parte zirkuituan orain arte; Verde Prato, Neomak, Ødei, Parabellum, MICE eta Olaia Inziarte, besteak beste.
Ziklo honek Etxepare Euskal Institutuaren laguntza du, euskal artisten presentzia bermatzeko.