Artistas en Ruta egitasmoaren izen-ematea zabalik

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-01-18

AIEk antolatzen duen Artistas en Ruta egitasmoaren 2019. urteko lehen deialdia irekia dago jada. Programa honek zuzeneko musika sustatzen du eta, horretarako, urtean zehar hainbat kontzertu zirkuito antolatzen ditu Estatu mailako areto ezberdinetan. Bestalde, urtearen lehen erdian, Elkano Browning Cream, Ekiza eta La Furia arituko dira programa honek antolatutako zirkuitoan emanaldiak eskaintzen.

Urtean bitan irekitzen dira deialdiak, eta honakoa, 2019ko iraila-abendua bitartean hainbat kontzertu jotzeko deialdia da. Proposamenak bidaltzeko epea martxoaren 15era artekoa da, eta horiek posta arruntez zein online bidez aurkeztu daitezke. Aurkeztu beharreko dokumentazioa eta deialdiaren informazio guztia esteka honetan aurki daiteke.

Etxepare Euskal Institutuak AIErekin duen hitzarmenari esker, Artistas en Ruta egitasmoan bermatuta dago beti euskal musikarien presentzia. Eskaera guztiak jaso ostean, epaimahai batek estilo eta jatorri ezberdinetako artistak aztertu eta aukeratuak zeintzuk diren jakinaraziko du apirilean (data zehazteke). Hautatuek Estatu osoko musika aretoetan zuzeneko emanaldiak eskaintzeko aukera izango dute, 2019ko iraila-abendua bitartean.

2019 hasierarako euskal artista hautatuak, martxan

Bestalde, AIEk jada aurkeztu du 2019. urtearen lehen erdian kontzertuak emango dituzten taldeen egutegia, eta tartean, ohi bezala, euskal taldeak ere badaude. Elkano Browning Cream, Ekiza eta La Furia izan dira ziklo honetarako hautatuak. Aipatutako lehenak Caceresen, Madrilen eta Lugon joko du, besteak beste; bigarrenak Murtzian, Bartzelonan edota Zaragozan; eta azkenak, tartean, Sevillan, Tenerifen eta Zamoran. Data eta leku guztiak esteka honetan aurki daitezke.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu