AIEnRUTa-Artistas zirkuituan parte hartzeko izen-emate epea martxoaren 15ean itxiko da
Euskara. Kultura. Mundura.
AIEnRUTa-Artistas zuzeneko musika sustatzeko eta talentu berriak publikoari hurbiltzeko programa bat da. Espainiako zuzeneko musika aretoetan emanaldi-zirkuitu bat osatuz betetzen du bere helburua.
Deialdi honek 2024ko irailetik abendura antolatuko den zirkuituan parte hartzeko hautagaitzak jasotzeko helburua du. Izena emateko epea martxoaren 15era arte egongo da zabalik.
Epaimahai batek jasotako hautagaien artean estilo eta jatorri desberdinetako hainbat artista aukeratuko ditu, 2024ko azken hiruhilekoan Espainia osoan zehar banatutako aretoetan emanaldiak eskaintzeko aukera izan dezaten.
Etxepare Euskal Institutuak AIEnRUTa-Artistas programa babesten du, urtero egiten diren bi zirkuito deialdietan (urtarrila- ekaina eta iraila-abendua) euskal musikarien presentzia bermatzeko.