"Arriya" filma Szegeden ikusgai
2014/03/17
Euskara. Kultura. Mundura.
Hungariako Szegedeko Unibertsitateak “Cinema Paradiso” zine ziklo eleaniztuna eskainiko du martxoan: sei pelikula izango dira ikusgai, sei hizkuntza ezberdinetan. Etxepare Institutuak bertan duen Euskara eta Euskal Kultura irakurle den Oxel Uribe-Etxebarriaren partaidetzari esker, horietako bat Alberto J. Gorritiberearen Arriya (2011) euskal filma izango da. Emaldia martxoaren 20an izango da, Petöfi Sgt. 30-34 gunean, 18:00etan.