Antzerki birak eta literatura-itzulpenak diruz laguntzeko eta bidaia poltsak jasotzeko deialdiak zabalik

2015/04/16

Euskara. Kultura. Mundura.

Etxepare Euskal Institutuak urteko diru-laguntzen aurreneko deialdiak abian jarri ditu jada.  Batetik, antzerki birak eta antzerki denboraldiak sustatzeko 2015eko diru-laguntza deialdia argitaratu da, euskararen eremu geografikotik at egiten diren emanaldi eta denboraldiak babesten dituena.  Bi epetan ebatziko dira eskabideak: lehena apirilaren 30era bitartean jasotako egitasmoei dagokio, eta bigarrena uztailaren 15a artean jasotakoei.

2015ean literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak eskatzeko epea ere zabalik dago, ekainaren 8ra  arte, hain zuzen. Deialdi honek jatorriz euskaraz idatzi eta plazaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzatara itzultzea eta EAEn jaio edo bizi diren idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzea babestuko du.

Amaitzeko, 2015. urtean zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko bidaia poltsetarako diru-laguntzak eskatzeko aukera ere ireki du Etxeparek, euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaiak erraztea helburu. Bidaia poltsa hauek agortu bitartean eska daitezke, beti ere urriaren 31a baino lehen.

Institutuko gainontzeko ohiko diru-laguntzen deialdiak –besteak beste musika eta dantza birak burutzeko, arte plasiko eta ikusizkoen ekintzetarako eta arte azoketara joateko babesa ematen dutenak- apirilaren bukaeratik ekainera bitartean argitaratuko ditu Institutuak.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu