Ana Malagon idazlea Wroclawko istorio laburren festibalean

2019/10/04

Euskara. Kultura. Mundura.

Ana Malagon euskal idazlea Wroclaw hirian (Polonia) antolatzen den Opowiadania International Short Story Festival jaialdian izango da egunotan. Irailaren 27an hasi eta urriaren 6ra arte luzatuko da nazioarteko idazleak biltzen dituen topaketa hau.

Urriaren 5ean, Malagonek, Lasai ez da ezer gertatzen (2014) eta Gelditu zaitezke gurekin (2017) liburuetako hainbat mikroipuin irakurriko ditu Wroclawko Literaturaren Etxean. Bestalde, festibaleko aldizkariak Karmele Jaioren The Mirror (Ispilua) errelatoa argitaratu du.

Prosa laburraren inguruko jaialdia da Wroclaw-ko Opowiadania. Forma narratiboen ezohiko aurkezpenak eskaintzen ditu, literaturak beste diziplina artistikoetan duen eragina aztertzen du, autore eta audientziaren arteko harremana ahalbidetzen du, eta, era berean, atzerriko autoreen eta Poloniakoen arteko esperientzien elkartrukeak bilatzen ditu.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu