An End to the Basque Conflict? mintegia bihar Liverpoolen
2015/03/24
Euskara. Kultura. Mundura.
Liverpooleko Unibertsitateko Euskal ikasketa Sailak antolatuta eta Etxepare Euskal Institutuak bertan sortutako Manuel Irujo Fellowship Katedrarenn ekitaldien barnean, An End to the Basque Conflict? mintegia egingo dute bihar, martxoaren 26an. Izan ere, aurten zabaldu den eta Xabier Irujok (University of Nevada, Reno) gidatu duen katedra honek antolatutako azken jarduera izango da biharkoa.
Egun osoko mintegi honek euskal gatazkaren jatorria azalduko du eta hori konpontzeko zailtasunaren zergatia ere mahai gainean jarriko du. Helburu horrekin hainbat gonbidatu dituzte mintegira: Xabier Irujo doktorea (University of Nevada, Reno), Iñigo Urrutia doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea), Kevin Bean doktorea (University of Liverpool), Richard Gillespie (University of Liverpool), Amaia Agirre (Agirre Center for Social and Political Studies) eta Juan Jose Ibarretxe, lehendakari ohia (Agirre Center for Social and Political Studies). Han izango da, halaber, Mari Jose Olaziregi, Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria.
Ekitaldi hau Historia, Hizkuntza eta Kultura fakultateko ekimen kolektibo bat da, kanpoko bi erakunderekin lankidetzan: Euskal Herriko Unibertsitatea eta Agirre Lehendakaria Center.
An End to the Basque Conflict? Programa osoa