Amets Arzallus, Bruselako Foire du Livre azokan
Euskara. Kultura. Mundura.

-
16Mar 2025
Brusela
16:00
Amets Arzallus bertsolari eta idazlea Bruselako Foire du Livre azokara gonbidatu dute.
Bruselako Foire du Livre azoka liburuaren sektorean inplikatuta dauden guztien topalekua da: egileak, ilustratzaileak, editoreak, banatzaileak, liburu-saltzaileak, kritikariak, liburuzainak, irakurleak.
Egitarauan, mundu osotik etorritako erakusle eta egileez gain, gazteentzako eta publiko orokorrarentzako jarduerak, besteak beste, eztabaidak, irakurketak, ikuskizunak eta performanceak.
Martxoaren 16an eskainiko du Amets Arzallusek hitzaldia. Bruselako Kultura Institutu Italiarrak, Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan eta EUNIC Bruselarekin batera, Tara Lennartek bultzatutako “Sur la route de l’exil” topaketa sustatu dute Bruselako liburu azokan, bertan hartuko dute parte: Amets Arzallus, Giovanni Dozzini (italia) eta Jean Jauniaux (belgika) egileekin batera.
