Amaitzear da Manresako Fira Mediterràniara proposamenak bidaltzeko epea

Euskara. Kultura. Mundura.

2022-01-18

Amaitzear da Manresako Fira Mediterranian parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea. Hurrengo estekan kontsultatu daiteke informazio guztia. 2022ko urriaren 6tik 9ra egingo dute Manresako Fira Mediterràniaren 25. edizioa.

Manresako Fira Mediterrania sorkuntzaren motor gisa sustraia, tradizioa eta kultura herrikoia erabiltzen dituzten proposamen artistikoen merkatu estrategikoa da eta diziplina anitzeko proposamenak plazaratzen ditu.

2020. urtean COVID-19ari azoka birtual eta presentzial baten bidez aurre egin ostean, Manresako Fira Mediterraniaren 24. edizioa egin zuten 2021ean, urriaren 14tik 17ra, pandemiaren ondorioz egin ezin izan zen jardueraren zati bat berreskuratuz. 65 proposamen artistikok osatu zuten Fira, horien artean, Markeliñe eta Amoranterenak.

Etxepare Euskal Institutuak Fira Mediterrània-rekin duen akordioari esker urtero euskal herriko musika proposamen bat aukeratzen dute azokan zuzenekoa eskaintzeko.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu