Amaia Elizaranek dantza egonaldia egingo du Quebec-en
2023/10/16
Euskara. Kultura. Mundura.
Amaia Elizaran koreografoa aukeratu dute Quebec-en bi hilabeteko egonaldi artistikoa egiteko.
Etxepare Euskal Institutuak eta Conseil des Arts et Lettres de Quebec (CALQ)-ek, Gipuzkoako Dantzagunea rekin batera, martxoan argitaratu zuten Montrealen sorkuntza proiektua egiteko deialdi hau. Egitasmo honek talde hauen laguntza jasotzen du: Dantzaz Centro de Creación Coreográfica Internacional, Centro Internacional de Cultura Contemporánea Tabakalera eta École de Danse Contemporaine de Montreal (EDCM).
Sorkuntza egonaldi hau Québec- Pays Basque programaren barruan kokatzen da eta bere helburu nagusia honako hau da: Quebec eta Euskadiren agente kulturalen, artisten, sortzaileen eta kulturgintzaren arteko lankidetza sustatzea.
Egoitza honen helburua koreografoarentzat da ikasleekin gorputza mugitzeko modu desberdinak ikertuz eta saiatuz, inprobisazioa sormen-metodo gisa erabiliz lan egitea. Elizaranek ‘Mar’-en garatu zituen ideiak eta lan metodoa erabili nahi ditu urrats bat gehiago emateko eta talde askoz zabalago batekin noraino irits daitezkeen ikusi nahi du. Elizaranek École de Danse Contemporaine de Montrealen egingo du lan Lanbide Heziketako ikasleekin. ‘Mar-Bi’ izeneko proiektua garatuko dute, ‘Mar’ (2019) lanaren jarraipena. Entseguak urriaren 16an hasiko dira eta koreografia abenduan estreinatuko da, egonaldi artistikoaren amaieran.
Elizaranentzako egonaldi honen helburua ikasleekin gorputza mugimenduen aukerak modu desberdinak ikertzea inprobisazioa sormenezko metodo bezala hartuta. Elizaranek ‘Mar’ lanean erabilitako ideiak eta metodoak erabili nahi ditu harago joateko eta ikusteko noraino hel daitezkeen.
Amaia Elizaran dantzari eta koreografo euskalduna da eta dantza garaikideko zazpi pieza original sortzeaz gain, proiektu kultural desberdinetan hartu du parte azken hamar urteetan.
Tolosan (Gipuzkoa) jaio zen eta bere dantza klasikoko ikasketak Ekintza eskolan hasi zituen. 2008an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bat jaso ondoren, Real Conservatorio Profesional de Danza Mariemmanen egin zituen ikasketak. Bertan dantza garaikideko espezialitatearekin graduatu zen (2012-2013) eta Virginia Valero saria eta ohorezko aipamen bat irabazi zituen bere ibilbideagatik.
2013an graduatu zenetik James Wilton, John Ross, Jessica Kennedy, Adam Russell, Iker Arrue, Iris Heitzinger, Hilde Koch eta Judith Argomániz bezalako koreografoekin egin du lan.
2015etik bere proiektu propioetan dabil lanean, Amaia Elizaran izenpean.
2020an Óró proiektuan hartu zuen parte. Arte eszenikoak beste arte diziplina batzuekin eta hizkuntza gutxituetako kulturekin elkartzen ditu Capitalidad Cultural Galway (Irlanda) 2020 ren barruan.
Koreografo eta interpretatzaile tolosarrak bere proiektu artistikoaren garapena eta Rouge Elea taldeko lana, biak, uztartzen ditu. Horrez gain, Alos Quartet, Liam Ó Maonlaí eta Oreka Tx taldeen kontzertuetan kolaboratzen du.