Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean euskara hizpide Chicagon

2014/02/06

Euskara. Kultura. Mundura.

Chicagoko Unibertsitatean “Celebrating Basque on International Mother Language Day” ekimena egingo da, otsailaren 21ean izango den Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Xabier Irujo, Karlos Arregi eta Amaia Gabantxo adituek dialektologiari, poesiari eta euskararen biziraupeari buruzko hitzaldiak eskainiko dituzte, Euskadiren Estatu Batuetako ordezkaritzak Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin antolatutako programan.

Karlos Arregik “Linguistic diversity in the Basque Country” hitzaldia eskainiko du euskararen dialektologiaz.

Amaia Gabantxok euskal poesia izango du hizpide “A Hundred Years of Basque Poetry, A Map in 15” hitzaldian eta Xabier Irujo euskararen bizirauteko borrokaz ariko da “Basque language, a Fight for Survival” bere saioan.  Hitzaldiak otsailaren 21ean izango dira, arratsaldeko hiru terdietan hasita.

Unescok 1999.urtean ezarri zuen otsailaren 21a Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna, jatorrizko hizkuntzak, eta bereziki eremu urriko hizkuntzak, aintzat hartzea eta haien erabilera bultzatzea helburu hartuta.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu