Berriak
Berriak
Irakurri euskara eta euskal kultura eta sorkuntzaren garaikidearen alorreko berriak.

Euskara. Kultura. Mundura.
-
Euskara irakasleen topaketa Boisen
Euskara Munduan programaren baitan, Ipar Amerikako euskal etxeetako euskara irakasleen topaketa egin da. Helburua, irakasleei euskararen irakaskuntzan etengabeko formakuntza eskantzea, eta praktika onak eta baliabideak partekatzea.
-
BASQUE. 1x02 | Eneko Atxa Michelin konstelazioan
Zein zapore eta kolore ditu Euskal Herriak? Nola lortu du Azurmendik horrenbesteko arrakasta? Eramangarria al zaio goi mailako jatetxe baten presioa? Eneko Atxarekin solasean izango dugu Oier Aranzabal BASQUE. podcastaren bigarren atalean.
-
BASQUE. 1x01: Estibaliz Urresola eta azkura eragiten duen zinema
BASQUE. podcastaren lehen atala entzungai duzue dagoeneko, Estibaliz Urresolarekin. Zinemagile arabarra Oier Aranzabalekin solasean aritu da bere txikitako oroitzapenez, zinemagintzan hasteak dakartzan buruhausteez eta azkura sortzen duen zinemaz, besteak beste.
-
Flandria – Euskadi programa: 13 proiektu, 43 ekintza eta 100etik gora artista eta profesional
‘Euskal Herria eta Flandria artean’ kongresuak emango dio amaiera 2023 eta 2024an bi lurraldeetan garatu den kultura- eta arte-lankidetzarako aldebiko programari.
-
Europako euskal etxeetako euskara irakasleen topaketa Berlinen
"Nola indartu mintzamen saioak erabiltzen ditugun materialetan" gai nagusitzat hartuta egin da urriaren 11 eta 12an, Berlinen, 2024ko ´Europako euskal etxeetako irakasleen topaketa´, Etxepare Euskal Institutuak eta Berlingo Gernika Kulturverein Euskal Etxeak antolatuta.
-
Euskal kultura eta sormena munduari aurkezteko podcast berria
Estibaliz Urresola zinemagilea, Eneko Atxa sukaldaria, Sahatsa Jauregi artista, Hiromi Yoshida hizkuntzalaria eta Itziar Ituño aktorea izango dira lehen denboraldiko protagonistak.
-
Etxepare - LABORAL Kutxa Itzulpen Saria: Estibaliz Lizaso eta Pol·len edicions garaile
Uxue Alberdi idazle eta bertsolariaren ‘Kontrako eztarritik’ saiakeraren katalanezko edizioak irabazi du 2024ko Etxepare – LABORAL Kutxa Itzulpen Saria. Estibaliz Lizasok itzuli du lana euskaratik katalanera, eta Bartzelonako Pol·len edicions argitaletxeak plazaratu du.
-
Hizkuntzen Europako Eguna
Etxepare Euskal Institutuak euskara eta euskal kultura Europako beste hizkuntza batzuekin batera ikusarazteko hainbat jarduera sustatuko ditu.
-
Arrula eta Meabe EHGL-ren enbaxadore Triesteko IBBYren 39. Biltzarrean
“Join the revolution! Giving every child good books” / ”Bat egin Iraultzarekin! Haur bakoitzari kalitatezko liburuak eskaini” izenburupean burutuko da abuztuaren 30etik irailaren 1era IBBYren Nazioarteko 39. Biltzarra.