Berriak
Berriak
Irakurri euskara eta euskal kultura eta sorkuntzaren garaikidearen alorreko berriak.

Euskara. Kultura. Mundura.
-
´Projection Basque´ egonaldi artistikoaren amaierako lana ikusi nahi duzu?
Joan den hilabetean burutu zuten Bordeleko Le Rocher de Palmer aretoan ‘Projection Basque’ egoitza artistikoa, eta egunotan jarraipena emango zaio Errenteriako Niessen aretoan, martxoaren 6,7 eta 8an.
-
´Projection Basque´ erresidentzia artistikoa Bordelen
Urtarrilaren 22tik 26ra bitartean “Projection Basque” erresidentzia artistikoa burutuko dute Bordeleko Le Rocher de Palmer aretoan.
-
Ezagutu Aquitaine.eus egitasmoaren udazkeneko programa
Urte eta erdi bete du jada Aquitaine.eus programak. Hari esker, Akitania eta Euskadiko kultur sortzaileen arteko harremana eta mugaz gaindiko elkarlana sustatzen dira. Horretarako euskal sortzaileen lanak Akitaniako kultur esparru ezberdinetan programatzen dira, eta dagoeneko ikus daiteke udazken honetan antolatu diren ekitaldiak.
-
2017 urtean ere euskal kultura Akitanian
Martxoan beteko da urtebete Aquitaine.eus proiektua abian jarri zenetik. Bidea hasia du egitasmoak, baina oraindik ere ibilbide luzea du aurretik. 2017an Akitaniako eta Euskadiko kultur sortzaile eta eragileen arteko mugaz gaindiko harremanak eta elkarlana sustatzen jarraituko du euskal kulturari Akitanian ikusgarritasuna emateko.
-
Akitaniako programatzaileak euskal jaialdietan
Aquitaine.eus proiektuak aurrera darrai, Akitaniako eta Euskadiko kultur sortzaile eta eragileen arteko mugaz gaindiko harremanak eta elkarlana sustatzen. Euskal sortzaileen lanak Akitaniar ikuslegoari gerturatzeko asmoz, bertako programatzaileak euskal jaialdi eta azoketara ekarri ditu egitasmoak azken hilabeteotan.
-
Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarena Bordelen
Bordele kanpokaldean dagoen Le Rocher de Palmer kulturgunean, musika tradizionaleko ikastaroa eskainiko dute Garikoitz Mendizabal txistulari zestoarrak eta Aitor Furundarena akordeoilari ordiziarrak.
-
Euskal jazza Bordeleko Rocher de Palmer aretoan
Azaroaren 4an, ostirala, 19:30etan, Akitaniako Le Rocher de Palmer aretoan Euskal Jazzaz gozatzeko parada izango da, Iñaki Salvador Trio taldearen kontzertuarekin.
-
Euskal konpainiak Libourneko fest´arts jaialdian
FEST´ARTS Kaleko Arteen Nazioarteko Jaialdiaren baitan, 3 euskal kale antzerki eta dantza konpainia aritu dira Aquitaine.eus programari esker.
-
´SOKA: Euskal Dantzaren Urratsetan´ erakusketa Lons-en
Euskal dantzari buruzko SOKA multimedia erakusketa Lons (Biarno) herriko Mediatekan egongo da datorren Azaroaren 8tik aurrera. Euskal Herritik kanpo lehen aldiz ikusi ahal izango da erakusketa hau.