Berriak
Berriak
Irakurri euskara eta euskal kultura eta sorkuntzaren garaikidearen alorreko berriak.

Euskara. Kultura. Mundura.
-
Bidaia instituzionala Mexikora
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Irene Larraza, Mexiko Hirira eta Guadalajarara joango da azaroaren 27tik abenduaren 4ra, bertako erakunde kultural eta akademikoekin harremanak estutzeko, euskara eta euskal kultura garaikidea ezagutzera emateko aukera berriak irekitzeko eta Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan (FIL) parte hartuko duten euskal idazleei bertatik bertara laguntzeko asmoz.
-
BASQUE. 1x03 | Sahatsa Jauregi, arteaz eta nortasunaz
Nolakoa da galerien eta kolekzionisten mundua? Zein pertzepzio dute artistez klase altuko pertsonek? Basque. podcastaren hirugarren atalean, artistaren jatorriaz eta orainaz, tradizioaz eta arte garaikideaz gogoeta egin dugu, besteak beste.
-
Euskal ikasketak: jarduera akademikoak New York, Montreal, Buenos Airesen eta Galesen
Euskara eta euskal ikasketen onespena eta ikusgarritasuna indartzeko Etxepare Euskal Institutuak euskal ikasketen katedrak bultzatzen ditu nazioarteko hainbat unibertsitate entzutetsutan. New York, Montreal, Buenos Aires eta Galesen jarduera akademikoak burutu dira asteotan.
-
Euskara irakasleen topaketa Boisen
Euskara Munduan programaren baitan, Ipar Amerikako euskal etxeetako euskara irakasleen topaketa egin da. Helburua, irakasleei euskararen irakaskuntzan etengabeko formakuntza eskantzea, eta praktika onak eta baliabideak partekatzea.
-
BASQUE. 1x02 | Eneko Atxa Michelin konstelazioan
Zein zapore eta kolore ditu Euskal Herriak? Nola lortu du Azurmendik horrenbesteko arrakasta? Eramangarria al zaio goi mailako jatetxe baten presioa? Eneko Atxarekin solasean izango dugu Oier Aranzabal BASQUE. podcastaren bigarren atalean.
-
Basque. Playlist. #20 – Gorka Urbizu
Gorka Urbizuk gazte-gaztetatik darama musika zainetan. Nafarrak 14 urte besterik ez zituela hasi zuen bere ibilbidea musikari gisa, bere lehen banda osatu zuenean pianoan konposatzen zituen abestiak aurkezteko.
-
BASQUE. 1x01: Estibaliz Urresola eta azkura eragiten duen zinema
BASQUE. podcastaren lehen atala entzungai duzue dagoeneko, Estibaliz Urresolarekin. Zinemagile arabarra Oier Aranzabalekin solasean aritu da bere txikitako oroitzapenez, zinemagintzan hasteak dakartzan buruhausteez eta azkura sortzen duen zinemaz, besteak beste.
-
Flandria – Euskadi programa: 13 proiektu, 43 ekintza eta 100etik gora artista eta profesional
‘Euskal Herria eta Flandria artean’ kongresuak emango dio amaiera 2023 eta 2024an bi lurraldeetan garatu den kultura- eta arte-lankidetzarako aldebiko programari.
-
Europako euskal etxeetako euskara irakasleen topaketa Berlinen
"Nola indartu mintzamen saioak erabiltzen ditugun materialetan" gai nagusitzat hartuta egin da urriaren 11 eta 12an, Berlinen, 2024ko ´Europako euskal etxeetako irakasleen topaketa´, Etxepare Euskal Institutuak eta Berlingo Gernika Kulturverein Euskal Etxeak antolatuta.