Berriak
Berriak
Irakurri euskara eta euskal kultura eta sorkuntzaren garaikidearen alorreko berriak.

Euskara. Kultura. Mundura.
-
Basque. Playlist. #20 – Gorka Urbizu
Gorka Urbizuk gazte-gaztetatik darama musika zainetan. Nafarrak 14 urte besterik ez zituela hasi zuen bere ibilbidea musikari gisa, bere lehen banda osatu zuenean pianoan konposatzen zituen abestiak aurkezteko.
-
Begirada frankofoniaren unibertsoan
‘Ça colle au basque’ du izena datozen lau urteetarako aurkeztu dugun ekimenak. Euskal kulturaren proiekzioa frankofoniaren eremuan indartzea du helburu; frantsesa hizkuntza komun duten 321 milioi pertsonak osatutako kultura, nortasun eta hizkuntzen mosaikoa.
-
Carnegie Internationaleko komisarioek euskal artearen sistema ezagutu dute Etxepare Euskal Institutuari esker
Euskal sorkuntza garaikidearen nazioarteko proiekzioa sustatu eta bertako eta nazioarteko testuinguru artistikoen arteko loturak sustatzea xede duen ZABAL egitasmoaren baitan gonbidatu ditu Institutuak
-
Euskal arteak bere indarra erakutsiko du ARCO Madrilen
Euskal Herriko bi galeriak parte hartuko dute eta beste hogei artistak beste galeria batzuetan erakutsiko dituzte beren lanak, 44. edizio honetan.
-
Teresa Larruzea, Sorbonne Nouvelle-eko euskara eta kultura irakaslea
Sorbonne Nouvelle Unibertsitateak, 2025/2026 ikasturtetik aurrera, eskainiko duen euskara eta Iberiar penintsulako beste hizkuntzen inguruko espezializazioaz hitz egin dugu elkarrizketa honetan Teresa Larruzearekin.
-
Euskal sorkuntzaren leihoa, Kolonbian
Euskal sorkuntzak Bogotara bidaiatuko du aurten ere, Bogotako Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo antzokiak eta Etxepare Euskal Institutuak elkarlanean antolatutako ‘Ventana Vasca’ (Euskal Leihoa’) programaren bitartez.
-
Basque. Playlist. #19 – Mikel Azpiroz
Mikel Azpiroz Garmendia musikari eta konpositore donostiarra da, pianista eta teklatu-jotzaile gisa duen maisutzagatik ezaguna.
-
Dylan Inglis, euskara irakurlea Edinburgoko Unibertsitatean
Etxepare Euskal Institutuak hainbat irakurletza programa bultzatzen ditu eta bideo honetan Edinburgoko Unibertsitateko iraskalea den Dylan Inglis aurkezten dizuegu.
-
Barnetegia Argentinan
Etxepare Euskal Institutuak garai honetan ohikoa den euskara barnetegia antolatu du Villa Marían (Córdoba, Argentina) Euskara Munduan programaren baitan. Urtarrilaren 18tik 25era burutuko da, eta 20 ikaslek hartuko dute parte