Albisteak
Albisteak
Irakurri euskara eta euskal kultura eta sorkuntzaren garaikidearen alorreko berriak.
Euskara. Kultura. Mundura.
-
2025-01-16
Barnetegia Argentinan
Etxepare Euskal Institutuak garai honetan ohikoa den euskara barnetegia antolatu du Villa Marían (Córdoba, Argentina) Euskara Munduan programaren baitan. Urtarrilaren 18tik 25era burutuko da, eta 20 ikaslek hartuko dute parte
-
2024-12-20
Hogei bat ekintza Espainiako Kultura Ministerioaren laguntzarekin
2023. eta 2024. urteetan, Etxepare Euskal Institutuak 100.000 euroko dirulaguntza bana jaso du Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioaren eskutik. Dirulaguntza horiek Institutuak euskara eta euskal sorkuntza zabaltzeko hainbat ekintza finantzatzen lagundu dute.
-
2024-12-10
BASQUE. 1x05 | Itziar Ituño eta aldaketarako tresna den artea
Itziar Ituñok bazuen izena Euskal Herrian, baina La Casa de Papel telesailaren ostean mundura egin zuen jauzi. Bere ibilbideaz eta arteak aldaketa eragiteko duen botereaz hitz egin digu BASQUE. podcastean. Entzungai duzue lehen denboraldiko bosgarren eta azken atala.
-
2024-12-05
FIL Gudalajara: euskarazko testuen kalitatea eta itzulpenak funtsekoak dira irakurle latinoamerikarrentzat
Mexikon eta Latinoamerikan euskal literaturaren presentzia handitu egin da azken urteetan testuen kalitateari eta bizitasunari eta gaztelaniara ekarri izanari esker.
-
2024-12-03
Euskararen Nazioarteko Eguna munduko hainbat hiritan ere ospatuko da Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin
Askotariko ekitaldi, ikastaro eta hitzaldien bidez, diasporako lagunek eta euskara ikasleek aukera izango dute euskal kulturan murgiltzeko.
-
2024-11-29
Euskal idazleak FILen
Arantxa Urretabizkaia, Bernardo Atxaga, Karmele Jaio, Kirmen Uribe eta Katixa Agirre euskarazko sorkuntzaren aberastasuna erakutsiko dute Latinoamerikako literatura ekitaldi garrantzitsuenean.
-
2024-11-26
BASQUE. 1x04 | Hiromi Yoshida, euskararen erronkez
Euskalkiak eta gure hizkuntzaren dinamikotasuna nabarmendu ditu Yoshidak podcastaren laugarren atalean, baina kezkatuta dago euskararen osasunarekin, ez baita erraza hizkuntza gutxituentzat mundu globalizatuan bizirautea. Ezagutu hizkuntzalari japoniarraren ibilbidea, euskararekin maitemindu zenetik gaurdaino.
-
2024-11-25
Bidaia instituzionala Mexikora
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Irene Larraza, Mexiko Hirira eta Guadalajarara joango da azaroaren 27tik abenduaren 4ra, bertako erakunde kultural eta akademikoekin harremanak estutzeko, euskara eta euskal kultura garaikidea ezagutzera emateko aukera berriak irekitzeko eta Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan (FIL) parte hartuko duten euskal idazleei bertatik bertara laguntzeko asmoz.
-
2024-11-12
BASQUE. 1x03 | Sahatsa Jauregi, arteaz eta nortasunaz
Nolakoa da galerien eta kolekzionisten mundua? Zein pertzepzio dute artistez klase altuko pertsonek? Basque. podcastaren hirugarren atalean, artistaren jatorriaz eta orainaz, tradizioaz eta arte garaikideaz gogoeta egin dugu, besteak beste.