Alan R. King Katedraren baitan Galesen egonaldi akademikoa burutzeko deialdia zabalik
Euskara. Kultura. Mundura.
University of Wales Trinity Saint David unibertsitatean, Alan R. King Katedraren baitan, egonaldi akademikoa egiteko deialdia irekita dago, eta izen emateak otsailaren 3ra arte onartuko dira. Hautatutako irakasle edo ikerlariak sei aste igaroko ditu Galesko Aberystwyth herrian kokatuta dagoen Centre for Advanced Welsh and Celtic Studies (CAWCS) zentroan. Helburua euskal soziolinguistikari buruzko jarduera jarduera akademikoak eta ikerketa jarduerak burutzea da.
Katedra hau 2022. urtean jarri zen abian University of Wales Trinity Saint David, Centre for Advanced Welsh and Celtic Studies (CAWCS) eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker. Alan R. King hizkuntzalari, hizkuntza gutxituen aldeko aktibista eta euskaltzain urgazle izen zen ikertzailearen izena darama, eta Euskal Herriko eta Galesko soziolinguistika, hizkuntza plangintza eta hizkuntza politikaren inguruko ikerketa eta elkarlan akademikoa sustatzen ditu.
Informazio gehiago hemen.