Ainara LeGardon, Jaime de los Ríos eta Eneko Gil sortzaileek Wroclawen garatutako proiektuak urriaren 29an ikusgai Donostian

2015/10/27

Euskara. Kultura. Mundura.

Ainara LeGardon musikaria eta soinu-esperimentatzailea, Jaime de los Ríos media-artista eta Eneko Gil Alberdi dantzaria Poloniako Wroclaw hirian egonaldi artistiko banaburutzeko aukera izan zuten udan, DSS2016EUk eta Etxepare Euskal Institutuak bigarren urtez sustatutakodeialdiari esker  - Wroclaw2016-ren laguntzarekin-, eta gaur aurkeztu dituzte horien emaitzak prentsaren aurrean Donostiako Tabakalera Gune Kulturalean.

Gainera, DSS2016EU eta Wroclaw2016 kultur hiriburutzen arteko lankidetzari esker Donostian egonaldi artistikoak burutzen ari diren Anna Nosowicz, Gerard Lebik eta Alexandra Walaszek poloniar artistek ere parte hartu dute prentsaurrekoan, eta euren lanak azaldu dituzte.

Lanak urriaren 29an erakutsiko dituzte, Donostian.  18:30etan Ainara LeGardonen Desira anitz, zementu anitz performancea ikusi ahal izango da (Kaxilda Arrola kalea, 2. Behea). 19:30etan, berriz, erakusketa kolektiboa irekiko da DSS2016EUren egoitzan, Easo Kalean, honako proiektuekin:Retratos, Anna Norowiczek Elgoibarko Herri Eskolako ikasleekin osatutako lana; Poktplôketc Jaime de los Ríos eta Ainara LeGardonen performancea eta Panorama, Aleksandra Walaszeken proiektua.  Erakusketa lanen sortze prozesua erakusten duten ikus-entzunezkoekin lagunduta egongo da. Azkenik, 20:00etan, Eneko Gil Alberdik Bruno. Kanela koloreko dendak  dantza soloa aurkeztuko du.

Euskal artistek kontatu dutenez, euren ekimenak bikain jaso zituen Wroclaw hiriak eta egonaldi honek ateak ireki dizkie beste hainbat proiektutan parte hartzeko, eta euren lanen arteko loturak ezartzeko. Hiruen artean sortutako giro intelektualak zein elkarbizitzak berak ekoizpen berriak ahalbidetu dituzte, hala nola Jaime de los Ríos eta Ainara LeGardonek elkarlanean sortutako instalazio bat, soinu eta sorkuntza digitaletatik abiatuta. Azken honek arrakasta handia izan zuen Wroclawko Basque Festivalean, eta artista euskaldunei Poloniako galeria eta proiektu ezberdinekin lan egiteko aukera eskaini die.

Hiru artista poloniarrak, bestalde, egunotan Donostian daude euren proiektuak garatzen. Mugikortasuna, kulturen arteko elkarrizketa eta nazioarteko elkarlanabultzatu dira proiektu honen bitartez. Adibidez,Aleksandra Walaszek eta Jaime de los Rios Zurriola Ikasltoako ikasleekin elkarlanaren eta teknologia berrien inguruko tailer bat garatu dute.

DESIRA, ZEMENTU

Ainara LeGardon

Ainara LeGardonen lanak ahotsa, objektuak eta gorputza bera batzen ditu soinudun obra sortzeko. Oraingo honetan Donostia eta Wroclaw hiriak hartu ditu oinarri: kokaleku ezberdinak eta historiarekin interakzioa bilatu eta  topalekuak sortu ditu hirien, biztanleen zein artisten artean.

Proiektuak geltoki ezberdinetako bidaia egin du: hasteko bi hirietako soinuak jaso ditu artistak, soinu bereziak sortzen dituzten objektuak bilatu ditu hirietan, eta gidoi soinuduna osatu ostean, emaitzen interpretazioa eskaini du, eta horiek grabatu. Prozesu osoa bere blogean jaso du, eta hauxe da Wroclaweko egonaldi laburtzen duen bideoa.

Egonaldiaren ondorioz Avant Art Festival, jaialdi ospetsuan parte hartzeko aukera izan du Ainarak,  Dariusz Jackowskirekin  eta beste hainbat poloniar artistekin batera  (musikoak eta ikus-entzunezkoak lantzen dituztenak) . Vox Machinatione izena eman diote sortu den proiektuari, eta jarraipena izango du datorren urtean, grabazioak eta kontzertuak eginez.

PIDGIN KULTURA PLUGIN

Jaime de los Ríos

Jaime de los Ríosek Wroclaweko egonaldiko koloreak, irudiak eta bizipenak uztartu ditu, lehen Euskara-Poloniera ikusizko hiztegia sortzeko. Bertan, ezinbestekoak diren 500 hitz baino gehiago daude, pidgin baten modura: oinarrizko hizkuntza bat, 2016a bezalako une historiko batean bi kulturen arteko harreman eta elkartrukea ahalbidetzen duena. Gainera, pidgin-a edo hizkuntza bera biztanle eta erabiltzaileek berauek sortu dute Twitter plataformaren bitartez.

Pidgin kultura Plugin: elkarlanean sortutako ikusizko hiztegia, Twitter plataformako Donostia eta Wroclawko 4000 erabiltzaile baino gehiagoren artean sortua, honako esteketan ikus daiteke: facebook twitter.

BRUNO. KANELA KOLOREKO DENDAK

Eneko Gil Alberdi 

Bruno Schulz idazle poloniarraren Kanela koloreko dendak ipuin-liburuko pasarteetan eta unibertsoan oinarritutako dantza-soloa sortu du Eneko Gil Alberdik: Brunoren aita, Bruno bera, aitaren eromena, metamorfosia, loreak, deskribapenak, haurtzaroa, haurtzarora itzulera eta beste hainbat ideietan oinarrituta dago.

Dantza soloak zubi lana egin du 2016ko Europako kulturaren bi kapitalen artean: Donostia eta Wroclaw. Poloniar literatura Donostiara iritsi da dantza-solo baten bitartez, eta Wroclawek euskal dantzari batek poloniar idazle baten munduari mugimendua nola ematen dion ikusi du. Idazle poloniar bat eta dantzari euskaldun bat: bi mundu, bi errealitate, elkar ezagutzen ez duten bi tradiziok bat egin dute solo bakarrean. Bideo honetan ikus daiteke.

HAIZEAREN ORRAZIA. DENBORAREN IZOZTUTAKO SOINUA

Gerard Lebik

Denboraren iragatea, mugimenduan ikusia, kontzientziaren sinonimoa al da? Denborak, unibertsoan absolutua izanda ere, ez du edonon jario berdina. Nola entzun denbora? Nola desizoztu lehenaldia orainean? Parametro fisiko ugari eta baldintza sozialen azterketaren bidez, Lebik-en lanak erantzunak bilatzen ditu. denboraren erauzketarako metodo eta tresnak bilatzen ditu; Chillidaren Haizearen Orraziaren eskultura-multzoaren baitan harrapatua dagoen soinua bilatzen du.

ERRETRATOAK

Anna Nosowicz

Anna Nosowiczen Erretratoak sailak Donostia eta Elgoibarko herritarrekin elkarrizketan aritzeko beharrari erantzuten dio. Bi hiri hauetako biztanleekin izandako solasaldien bidez, Nosoviczek hauen inguruko ikuspegi pertsonala eraiki du. Bakoitzaren berezitasunak inspiratuta, eta berak sortutako teknika baten bidez, argi-instalazio ikusgarri bat sortu du.

Anna Nosowiczen proiektuak hezkuntza-dimentsio garrantzitsu bat izan du, Elgoibarko Herri Eskolako ikasleekin garatutako mediazio-dinamika baten bidez.

PANORAMA

Aleksandra Walaszek

Panorama lurraldea inguratzen duen ikusle baten etengabeko begirada da. Leku bateko istorio bat beste leku bateko istorio bihurtuta. Norbere hiria beste nonbaiteko hiritar batek grabatutako kontakizunen bidez ezagutzeko parada ematen du.

Hiri bateko biztanleak hiriaren bihotzean kokatzen duen proiektua da. Hiri-paisaia batek ez baitu zentzurik kontakizunez hornitzen duen komunitaterik ezean.

Alexsandra Walaszek-en Panorama hiri «memorabiliaz» elikatzen da: kondairak, kontakizunak eta istorioak hartu eta topografia batean edo, hobe, kontakizunen geobiografia batean kokatuz. Espazio batzuen gaineko irudia eraikitzen laguntzen duten istorioak dira honakoak, harreman-mapa bitxiak eraikitzen laguntzen dutenak, eta forma ematen dioten ikuspegiei eragiten diotenak.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu