Agur Juan Garmendia Larrañaga etnografo eta historialariari
2015/01/09
Euskara. Kultura. Mundura.
Juan Garmendia etnografo, antropologo, folklorezale, historialari, hizkuntzalari eta - oro har- euskal kulturarekin identifikatuta sentitzen diren guztiongana erraz asko iristen zela dio Juan Velez de Mendizabal haren adiskide eta lankideak. Atzo betirako utzi bagintuen ere, Juan Garmendia Larrañagaren (Tolosa 1926-2015) ekarpenak betirako iraungo du indarrean, bidaide izan zituen Jose Miguel Barandiaran, Koldo Mitxelena, Julio Caro Baroja, Jorge Oteiza, eta XX. mendeko beste hainbat euskal kultura eta zientziako izan handien lanarekin batera.
Juan Garmendiak Letra eta Merkataritzako ikasketak egin zituen. Eusko Ikaskuntzan hainbat ardura izan ondoren, 1996an erakunde horretako ohorezko bazkide izendatu zuten, bai eta Euskal Idazleen Elkarteko ohorezko batzordekide. 1998an Tolosako Udalak "seme kutun" izendatu zuen, eta ohorezko euskaltzaina ere bazen. Dibulgatzea ikertzea bezain garrantzitsua den jakitun, hainbat aldizkari eta egunkaritan argitara eman zituen bere artikuluak. Izan ere, bere obra osoa Eusko Ikaskuntzaren web orrian jarri zuen eskuragarri: http://www.euskomedia.org/garmendia
Bihoakio gure esker onik zintzoena. Agur eta ohore!

Argazkia: Dinda Dindai web