Administraria
Administraria

Euskara. Kultura. Mundura.
-
Prozedura:
Irekita
-
Deskribapena:
Administrari ikasketak dituzu eta bereziki kultur arloa interesatzen zaizu? Dirulaguntzen izapidetzean eta kudeaketan trebezia duen administrari laguntzaile bat bilatzen du Etxepare Euskal Insitutuak. Donostiako Tabakaleran kokatuta dagoen Etxepare Euskal Institutuan egingo duzu lan, ingurune dinamiko eta kreatiboan.
Funtzioak:
Dokumentuak kudeatzea eta artxibatzea, administrazio-laguntza orokorra, jendearentzako arreta eta euskarria, informatika-tresnak erabiltzea, beste sail batzuei laguntzeko administrazio-lanak.
Baldintzak:
- Titulazioa: administrazio arloko lanbide heziketako goi edo erdi mailako titulua edo baliokidea
- Ezinbesteko baldintza: titulua lan-harremana hasi aurreko hiru urteetan lortu izana.
- Euskara: 3. HE (C1)
- Ingelesa: B2
Eskaintza:
- 12 hilabeterako administrari mailako praktika profesionalak (420 kontratu kodea)
- Soldata: 1935,55€ gordin (14 ordainsari)
- Lanaldia/ordutegia: 7:15 ordu, astelehenetik ostiralera, goizez.
- Aurreikusitako hasiera-data: 2025-05-05
Bidali zure CVa apirilaren 28ra arte (barne). Eman-izena LANBIDE bidez.
-
HAUTAGAITZA AURKEZTU:
Hautagaitza aurkeztu