Adi!
Atal honetan kultur sektoreei zuzendutako albiste profesionalak eta albiste akademikoak aurkituko dituzu, besteak beste.
Euskara. Kultura. Mundura.
Harpidetu gure alerta profesionalen zerbitzura eta jaso jakinarazpenak zure intereseko deialdiak irekitzen ditugunean.
-
2021-03-01
WOMEX 2021en parte hartzeko izen ematea irekita
2021eko WOMEX musika topaketan parte hartzeko izen emate epea zabalik dago martxoaren 1etik apirilaren 16ra arte. Topaketa Oporton gauzatuko da aurten, urriaren 27tik 31ra.
-
2021-02-24
Artistas en Ruta programan parte hartzeko deialdia zabalik martxoaren 1era arte
Aurtengoan, eta Covid-19ak eragindako egoera tarteko, aukeraketa batzorde bakarra egingo da eta egitasmoan urte osoan zehar parte hartuko duten taldeak aukeratuko dira bertan.
-
2021-02-22
Zabalik dago Trovam Pro Weekend azoka profesionalera proposamenak aurkezteko epea
Castellon-en egiten den Trovam Pro Weekend musikaren topaketa profesionalean kontzertua egiteko proposamenak bidali daitezke martxoaren 31a baino lehen. Basque. Music. plataformak antolatuko du showcase-a.
-
2021-02-16
Musika Bulegoa Sariak 2021: proposamenak aurkezteko epea zabalik
Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak (EHMBE) Musika Bulegoa sarien 5. edizioa martxan jarri du. Proposamenak aurkezteko fasea 2021ko martxoaren 10era arte egongo da irekita eta euskal musikaren arloarekin lotutako edozein kidek aurkeztu ahalko ditu proposamenak.
-
2021-02-03
Zabalik da Jon Bilbao Katedran ikerketa-egonaldia gauzatzeko deialdia
Etxepare Euskal Institutuak eta Nevada System of Higher Education zentroak ireki dute Nevada Renoko Unibertsitatean (AEB) sustatzen duten Jon Bilbao Katedra burutuko duen ikertzailea hautatzeko deialdia. Martxoaren 19ra bitarte luzatu da.
-
2021-01-18
Mercat de Música Viva de Vic-en 33. edizioan parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 33. edizioa irailaren 15etik 18ra egingo dute. Azokan parte hartu nahi duten musikariek bere proposamenak aurkezteko aukera izango dute datorren martxoaren 31a bitartean.
-
2020-12-15
Higinia Garayk 2020ko Chejov vs Shakespeare liburuaren azala ilustratuko du
Chejov vs Shakespeare proiekturako azala sortzeko deialdira aurkeztutako eskaerak aztertu eta balioztatu ondoren, azaroaren 15ean argitara eman ziren lehiaketako oinarrien arabera, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak jakinarazi du:
-
2020-11-16
Chejov Vs Shakespeare proiekturako azala Ilustratzeko deialdia ireki da
2021 urtean zehar Etxepare Euskal Institutuak Saison Québec Pays basque izeneko programa gauzatuko du Quebecen, bertan euskal kultura eta euskara ezagutaratzeko helburuarekin.
-
2020-10-29
Lan-eskaintza: Komunikazio teknikari laguntzailea
Euskara, euskal kultura eta euskal sortzaileen lana nazioartean sustatu eta ezagutarazten lan egin nahi duzu?
-
2020-10-20
IRL eta Etxepare Euskal Institutuak elkarlanean online hezkuntzaren erronkari aurre egiteko
Gaur arratsaldean elkartuko dira Etxepare Euskal Institutuko eta Institut Ramon Llull (IRL) irakurletza sareak elkarlanean antolatutako mintegi batean. Ordu eta erdi iraungo duen saioa online irakaskuntzak sortzen dituen erronken eta aukeren inguruan datza.
-
2020-10-02
Etxepare Portugalgo arte eszenikoen programatzaileekin bildu da Bilbon
Leioako Kaleko Arteak ekimenaren markoan, Portugalgo arte eszenikoen programatzaileen delegaritza bat gonbidatua izan da bertako eskaintza artistikoa ezagutu eta harremanak egitera. Tartean, Etxepare Euskal Institutuarekin ere bildu dira.
-
2020-08-11
Atzerriko unibertsitateetan eta goi-mailako zentroetan euskara irakasteko prestakuntza ikastaroa
Euskal Herriko Unibertsitateak, Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan, atzerriko goi-mailako zentroetan euskara irakasteko irakurleei bideratutako prestakuntza ikastaroa eskainiko du. Gasteizen izango da, 2020ko urriaren 2tik azaroaren 28ra.