Adi!
Atal honetan kultur sektoreei zuzendutako albiste profesionalak eta albiste akademikoak aurkituko dituzu, besteak beste.
Euskara. Kultura. Mundura.
Harpidetu gure alerta profesionalen zerbitzura eta jaso jakinarazpenak zure intereseko deialdiak irekitzen ditugunean.
-
2021-06-01
Etxepare – LABORAL Kutxa Itzulpengintza Sariaren deialdia, irekita
Hautagaiek ekainaren 25era bitarte edukiko dute euren itzulpen lanak aurkezteko aukera. Sari banaketa honek euskaratik egindako itzulpengintza balioan jartzea du helburu.
-
2021-05-18
Irekita dago Suns Europe jaialdian parte hartzeko deialdia
Jaialdiaren helburua da hizkuntza komunitate txikien sektore kultural eta sortzaileak indartzea, batez ere arte garaikidea sustatzeko.
-
2021-05-03
Eneko Bidegainek diasporatik euskal herriari buruzko informazioa nola lortzen duten aztertuko du
Nevada-Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studiesen (CBS) egoitzan urtero edo bi urtean behin egin ohi den ikerketa egonaldiak, Jon Bilbao Katedrak alegia, badu ikerlaria aurtengo ediziorako. Ikertzaileak hilabeteko egonaldia egingo du abuztua eta abendua artean.
-
2021-04-27
Literatura itzulpenetarako dirulaguntzak (2021)
Guztira, 64.000 euro bideratuko ditu Etxepare Euskal Institutuak; eta aurten, lehen aldiz, edizio eta sustapen gastuak ere diruz lagunduko dira.
-
2021-04-27
Jarduera ez profesionalak garatzeko dirulaguntzak (2021)
Etxepare Euskal Institutuak zabaldu du euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduera ez profesionalak garatzeko dirulaguntzak (2021) eskatzeko epea.
-
2021-04-22
MIN sarietako publikoaren bozketa epea zabaldu da
Musika Independientearen MIN sarietako bozketa fasea martxan da. Maiatzaren 4ra bitarte bozkatu ahalko du entzulegoak, eta hurrengo egunean, hilak 5, jakinaraziko dute zeintzuk diren kategoria bakoitzeko 15 artista edo talde bozkatuenak.
-
2021-04-20
Beste urte batez Basque Audiovisual Sunny Side of the Doc-en izango da
Euskal dokumentalek, aurten ere, Sunny Side of the Doc nazioarteko azokan parte hartzeko aukera izango dute Basque Audiovisualen eskutik. Aurten internet bidez egingo da ekainaren 21etik 24ra, eta katalogoan izen emateko epea zabalik dago.
-
2021-04-11
MIN sarietan izen-emateko epea zabalik dago
Musika Independientearen Sarietara hautagaitzak aurkezteko izen-emate epea zabaldu dute. 2020. urtean zehar autoeditatutako edo argitaratutako albumekin, EPekin edo singleekin argitaratutako artista eta zigilu independente guztientzat. Edizio honetan, izena emateko epea apirilaren 11n amaituko da.
-
2021-04-01
Euskara eta Euskal Kultura irakasteko bost irakurle hautatzeko deialdia
Nazioarteko bost unibertsitatetan euskara eta euskal kulturako irakurleak hautatzeko deialdia zabalduko du Etxepare Euskal Institutuak datorren martxoaren 31an, eta apirilaren 30era arte egin ahalko da izen-ematea.
-
2021-03-18
Sortzaileen mugikortasuna sustatzeko laguntzen deialdia abiatu da
Kultur sektorearen nazioarteko proiektuek egungo testuinguruan dituzten mugak ikusita, arte plastiko eta ikusizko, musika, dantza eta antzerkigintzako dirulaguntza deialdiaren salbuespenezko formulazioa osatu da. Arte galerientzako dirulaguntzak eta zinema- eta literatura-arloko sortzaileentzako bidaia-poltsak ez dira aldatu.
-
2021-03-16
Kimuak 2021 film laburren aukeraketan parte hartzeko deialdia zabaldu da
KIMUAK programaren 2021ko ediziora film laburrak aurkezteko epea maiatzaren 24 astelehena, bitarte egongo da zabalik.
-
2021-03-09
Artisten mugikortasunerako 2021. urteko dirulaguntzen deialdia azaltzeko, bilera birtuala
Zoom bidezko hiru topaketa birtual egingo ditu Etxepare Institutuak mugikortasunerako dirulaguntzen deialdiko aldaketen berri emateko. Arte eszenikoena hilaren 10ean egingo da, musikarena 11n, eta arte plastiko eta ikusizkoena, 12an.