Adi!
Atal honetan kultur sektoreei zuzendutako albiste profesionalak eta albiste akademikoak aurkituko dituzu, besteak beste.
Euskara. Kultura. Mundura.
Harpidetu gure alerta profesionalen zerbitzura eta jaso jakinarazpenak zure intereseko deialdiak irekitzen ditugunean.
-
2025-04-08
FED25-en parte hartzeko deialdia zabalik
Etxepare Euskal Institutuarekin garatutako lankidetzari esker, euskarazko editore batek Buenos Airesen egiten den Editore Azokara joateko aukera izango du.
-
2025-04-07
Suns Europe 2025 jaialdian parte hartzeko deialdia irekita
2025 abenduan Suns Europe jaialdia egingo da Italiako Udine hirian eta Friuli eskualdeko beste zenbait tokitan, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.
-
2025-03-28
Edinburgoko Fringe jaialdia, 2025: DAB eta Cielo Raso konpainiak
Etxepare Euskal Institutuarekin garatutako lankidetzari esker, Euskal Herriko dantza taldeen bi konpainia eramango ditu Dance Base – National Centre For Dance-k, Fringe-eko egitarauan sartzeko.
-
2025-03-24
Kimuak 2025 film laburren aukeraketan parte hartzeko deialdia abiatu da
KIMUAKen 2025ko ediziora film laburrak aurkezteko epea apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.
-
2025-03-06
Etxepare Euskal Institutuak sei irakurletza-deialdi zabaldu ditu (2025)
Etxepare Euskal Institutuak sei deialdi zabaldu ditu munduko sei herrialdetako unibertsitatetan euskara eta euskal kultura irakatsiko duten irakurleak hautatzeko. Apirilaren 7ra bitartean izena eman ahalko da.
-
2025-02-17
Artistas en Rutaren 2025ko bigarren seihilekoan izen-emateko epea zabalik
Deialdi honek 2025ko uztailetik abendura antolatuko den zirkuituan parte hartzeko hautagaitzak jasotzeko helburua du.
-
2025-02-17
Basque. Music.-ek Dantzekin batera Dantz Network Congress deialdia bultzatu du
Euskal Herriko musika talde eta artistei zuzendutako deialdia.
-
2025-02-07
EAS/EZE #9: deialdia zabalik
Bitamine Faktoriak ireki du EAS/EZE programan izena emateko epea, martxoaren 3ra arte.
-
2025-02-04
Gala Knörr hautatu dute Frank Bidart Katedraren 2025 sorkuntza egonaldirako
Euskal diasporako emakumea ikustaraztearen garrantzia aztertuko duen proiektua da ´La luz que nunca se apaga´
-
2025-02-03
Zabalik da MIN 2025 sarietan izena emateko epea
Euskarazko diskorik onenaren saria banatuko da, urtero legez, Musika Independientearen MIN sarietan. Epea: otsailak 7
-
2025-02-03
Zabaldu dugu AT! Itzulpena: literatura-laginak deialdia
Deialdi honetan editoreek edo itzultzaileek eman dezakete izena literatura-lan baten pasarte edo zatien itzulpenak finantzatzeko.
-
2025-02-03
Bidali zure proposamena WOMEX 2025 azokara
Munduko musikan eta folk doinuetan oinarrituta dagoen Womex azokaren 31. ediziorako izen-emateak zabalik daude. 2025ean jaialdia, urriaren 22tik 26ra egingo da Tamperen (Finlandia)