Abian dira aurtengo Koldo Mitxelena Katedra Chicagon eta Eduardo Chillida Katedra Frankfurten

2014/05/06

Euskara. Kultura. Mundura.

Atzo jarri zen abian Etxepare Euskal Institutuak Chicagoko Unibertsitatean duen Koldo Mitxelena Katedraren programa akademikoa; Frankfurteko Goethe Unibertsitateko Eduardo Chillida Katedra, berriz, ostegunean hasiko da.

Ipar Ameriketan euskal ikasketak zabaltzea xede duen Koldo Mitxelena Katedrak (University of Chicago) euskararen suspertzea izango du ardatz, eta euskara sustatzeko izan diren hizkuntza politikak eta hizkuntza planak aztertuko ditu aurten, EHU katedraduna den Miren Azkarate irakaslearen ardurapean (maiatzak 5 – ekainak 7). Argibide gehiago.

Eduardo Chillida Katedra (Goethe Universität, Frankfurt) euskal arteari buruzko irakaskuntza bultzatzeko sortu zen eta Jonathan Wood Henry Moore Institutuko Proiektu koordinatzaile eta Leedseko Unibertsitateko irakasleari eskaini dio aurtengo programaren zuzendaritza. Irakasleak Chillidaren lana hartuko du abiapuntu, eskultura garaikidea eta lekuak eta espazioak mintzagai izango dituen programan. Bi mintegi eta hitzaldi ireki bat emango ditu (maiatzak 8 – ekainak 27). Argibide gehiago.

Argazkian: Karlos Arregi Chicagoko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Departamentuko irakaslea; Miren Azkarate, EHUko katedraduna eta Koldo Mitxelena Katedrako irakaslea eta Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapenerako eta Hedapanerako zuzendaria, atzo Chicagon  

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu