Masarykova Univerzita: euskal argazkilari emakumezkoak
Euskara. Kultura. Mundura.

-
29Api 2025
Brno
Txekiar Errepublikako Brno hirian dagoen Masarykova Univerzitan euskal emakume argazkilariei buruzko hitzaldia egingo dute, apirilaren 29an, Etxepare Euskal Institutuaren irakurlearen eskutik. Hitzaldian ´atzo eta gaurko emakume argazkilari euskaldunei begirada´ euskal argazkilariei buruz ariko dira.
Apirilaren 29an egingo den jardunaldi horretan parte hartzera gonbidatu dute Irune Orbea argazkilaria.