72 film labur izango dira hautagai Kimuak 2020 aukeraketarako

Euskara. Kultura. Mundura.

2020-07-01

Pasa den asteartean, ekainaren 30a, itxi zen Kimuak programaren 2020ko ediziora film laburrak aurkezteko epea. 72 izan dira izena eman duten lanak.

Aurkeztutako filmak aztertu eta epaitzeko, zinema eta ikus-entzunezkoen munduko bost profesional eta adituez osatutako hautespen batzorde independente bat eratu da. Honako kideek osatzen dute:

  • Michèle Driguez: Montpellierreko (Frantzia) CINEMED – Mediterraneoko Zinema Jaialdiko film laburren saileko arduraduna.
  • Alfonso López: Donostia Kulturako Zine Unitateko teknikaria eta Bang Bang Zinemako kidea.
  • Dora Martí: Valentziako IVAC Kultura Institutuko ikus-entzunezko sustapeneko eta Curts Comunitat Valenciana film labur katalogoko arduraduna.
  • José Luis Rebordinos: Donostia Zinemaldiko zuzendaria.
  • Nekane E. Zubiaur Gorozika: Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaslea eta ikertzailea.

Astelehena, uztailaren 13an emango da jakitera Kimuaken 23. katalogoa osatuko duen aukeraketa.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu