3, 2, 1… Heldu gara bukaerara!
2024/01/29
Euskara. Kultura. Mundura.

Abenduan iragarri genuen: Facebooken eta Twitterren hiru kanal elebakarretik, kanal bakar eleanitzera egingo dugu jauzia. Atzerako kontaketa martxan jarri genuen orduan, eta bihar, urtarrilak 31, bateratuko ditugu sareak.
Izan ere, sareak bateratu, eleaniztu eta aberastu nahi ditugu. Kalitatezko edukiaren aldeko apustua egin, unibertso eleanitzean gure elearen balioa indartu. Gure erabiltzaileak euskararekin zuzenean harremanetan jarrita.
Aurrerantzean, izen berarekin aurkituko gaituzue Twitter/X, Facebook, Instagram eta Youtube sare sozialetan: @etxepareinst
Etxeparen arlo desberdietan dihardugu, besteak beste, euskal kultura sustatzen, hizkuntza bera ikertu eta irakasten eta herrialde desberdinekin kultur harremanak eraikitzen. Lurralde mailan edo nazioartean sortzailea, ekoizlea, eragilea, ikerlaria, ikaslea, irakaslea, kazetaria edota herritarra bazara, eta euskara eta euskal kulturarekiko interesa baduzu, eduki erakargarriak topatuko dituzu gurean.
Berria bazara, ongi etorri! Eta aspalditik jarraitzen bagaituzu, eskerrik asko konfiantzagatik! Jarrai dezagun elkarrizketan!