2014an antzerki birak eta antzerki denboraldiak sustatzeko diru-laguntzak
Ebatzita
a) ANTZERKI BIRA: gutxienez emanaldi bat egitea euskararen eremu geografikotik at (betiere ebazpenaren 22. artikuluan aipatutako baldintzak betez gero).
b) ANTZERKI DENBORALDIA: antzoki berean gutxienez 8 emanaldi egitea jarraian. Antzokiak gutxienez 150 eserleku izan beharko ditu. Antzokiaren webguneak ondorengoak izan beharko ditu derrigorrez: antzezlanei eta konpainiei buruzko informaziodun programazioa, antzokiari buruzko informazioa eta sarrerak erosteko on-line zerbitzua.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2014/03/07 - 2014/07/15
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Zuzkidura: 138.000€
- Kontaktua: Alex Aginagalde | a-aginagalde@etxepare.net | 943 023406