El texto ganador del concurso "Aurten, euskara bai!"
03/06/2014
Euskara. Kultura. Mundura.
La ganadora del concurso "Aurten, euskara bai!" ha sido Matylda Figlerowicz, de la universidad Adam Mickiewicz ( Poznan).¿Quieres leer su texto?
El Instituto Vasco Etxepare y la Fundación Aurten Bai darán este año la opción de realizar una estancia en el barnetegi de Zornotza a 25 alumnos europeos. Además, también se ha organizado el concurso "Aurten, euskara bai!", dirigido al alumnado de los lectorados de Europa.
La ganadora ha conseguido una plaza en la temporada de verano en el barnetegi, con los gastos de estancia y transporte cubiertos. Para participar, los alumnos han escrito textos sobre el euskera. Este ha sido el ganador:
Aurten, euskara bai!
Erabakia hartu dut, bai: urte honetan izango da. Nire lehen elkarrizketa euskaraz ezezagun batekin. Lagunari postala bidaliko dut (postala gaztelaniaz idatzi ahal dut baina euskaraz izango da). Aurten lehen euskal poema originalean irrakurriko dut, ozenki. Albistegia ere jarriko dut eta adituko ditudan hitzak gozatuko ditut.

Zergatik aurten? Galdera ona da! Urte hau ez da oso egokia. Hainbeste lan dut: master tesia idatzi behar dut, irakasgai asko gainditu ere, lan egin... A zer nolako gauzak bururatzen zaizkit! Zergatik? Galdetzen du jendeak hitz eta begirada harritutekin.
Argibide asko eman ahal ditut, nork hitz egingo duen arabera. Pertsona superstiziosoentzat argibide astrologikoa edukiko dut, aurtengo planeten antolaketari buruz. Besteei, arrazionalistagoei, aurtengo iragarpen ekonomiko mesedegarriak aipatuko ditut. Kirol fanentzat, elkarrizketa prestatuko dut Atletic Bilboaren goranzko sasoiari buruz. Argibide bat bakoitzarentzat asmatuko dut.
Halere, galdetzen dudanean nire buruari, bene-benetan hausnartu beharko dut. Zergatik aurten, kontuan hartuta denbora gutxi daukadala, nekatuta nagoela, asko ikasi beharko dudala zeren euskara ez da erraza...
Ordea, nuere buruari esango dut aurten izan behar duela. Aurten izan behar du inoiz ez delako urte hoberik izango. Zeren urteak soilik izan ahal dira egun bat luzeagoak. Hortaz, urte bakoitzean denbora bera erabiliko dut eta urte bakoitzan denbora hau nori eman erabaki beharko dut. Joan den urtean ezin izan dut ezer ikasi eta datorren urtearako plana egitea bakarrik azaleko hitzak dira. Zeren baldin eta zerbait egin nahi baduzu, atzerapenik gabe hasi behar duzu. Eta nik, euskalduna izan nahi dut.
Bide luzea gelditzen da oraindik. Aurten ere ez dut ondo ulertuko galdetzen didatenean zerbait kalean eta gehienez ere haurrentzako ipuin bat irakurriko dut (eta esaldi bakoitzaren erdian hiztegia ireki beharko dut). Baina ez dio ardura, nire helburutik aurten joan den urtean baino infinituki hurbilago egongo naiz eta. Urrats txikiak dira, ordea norabidea da zinez axola duena.
Baina baldin eta aurten hasiko banaiz eta ez datorren urtean, bertsolariak urte bat lehenago ulertu ahal izango ditut. Eta urte bat lehenago Bernardo Atxaga eta Gabriel Aresti originalean irakurri ahal izango ditut. Eta urte bat lehenago jakingo dut nola den istorioak euskararen melodiarekin kontatzea. Eta ere urte bat lehenago ikusiko dut nola den pentsamenduak antolatzea euskararen egituraren arabera. Eta ere urte bat lehenago ezagutuko ditut elezaharrak, mendeetan zehar euskaldun belaunaldiek errepikatu dituztenak. Haiei esker, mendi berdeetan paseatzean, harrien elkarrizketak ulertu ahal izango ditut. Zere hizkuntza bat ikastea ez da hitzak eta arauak memorizatzea; mundu berrian sartzea da: beraz, euskara ikasten badut, niretzat ate berriak irekiko ditut.
Honela, aurten egun bakoitzarekin hurbilago egongo naiz. Bidea ez da amaituko inoiz. Baina horrek bidaia liluragarriagoa egingo du bakarrik. Aurten, euskara bai!