Poeta euskaldun eta galegoen errezitaldia Donostian: Poeta Ibiltariak
2016/10/20
Euskara. Kultura. Mundura.
Poeta ibiltariak egitasmoak geltoki berria izango du urriaren 26an; izan ere euskal eta galiziar olerkigintzak bat egingo dute Donostian. Etxepare Euskal Institutuaren eta Consello da Cultura Galega-ren ekimenez eta Kutxa Kultur-en babesaz, euskal eta galiziar poetek errezitaldia eskainiko dute elkarrekin Tabakaleran.
Leire Bilbao, Miren Agur Meabe eta Felipe Juaristik ordezkatuko dute euskal olerkigintza; Galiziatik, aldiz, Manuel Rivas, Gonzalo Hermo, Dores Tembrás eta Anxo Angueira etorriko dira. Bueltako bidaia izango dute poetek, izan ere, ekainean Santiago de Compostelan egin zen bi lurraldeen arteko lehen topaketa. Orduan bezala, nork bere hizkuntzan egingo du errezitaldia, euskaraz edo galegoz, testuen itzulpena pantaila batean ikusgai dagoen bitartean.
Errezitala Poeta ibiltariak egitasmoaren baitan kokatzen da; iazko udaberrian abiarazi zuen programa Etxepare Euskal Institutuak, Institut Ramon LLull erakundearen partaidetzarekin, Kataluniako eta Euskal Herriko poeten topaketak antolatuz.
Oraingoan galiziar eta euskaldunen txanda izango da, datorren asteazkenean, urriaren 26an, iluntzeko 19:00etan Etxepare Euskal Institutuko egoitzan (Tabakalera eraikineko 3. pisuan). Zuen zain egongo gara!