1x05 | ITZIAR ITUÑO: Euskal kulturaren bozeramaile

Itziar Ituñok bazuen izena Euskal Herrian, baina La Casa de Papel telesailaren ostean mundura egin zuen jauzi. Bere ibilbideaz eta arteak aldaketa eragiteko duen botereaz hitz egin ditugu BASQUE. podcastaren bosgarren atalean.

Euskara. Kultura. Mundura.

Harpidetu:

1x05 | ITZIAR ITUÑO: Euskal kulturaren bozeramaile

Itziar Ituñok bazuen izena Euskal Herrian, baina La Casa de Papel telesailaren ostean mundura egin zuen jauzi. Netflixen estreinatu eta hiru egunetara, hiru milioi jarraitzailetaraino heldu zen Instagramen eta, azkenean, bost urtez luzatu zen bere Madrilgo abentura.

Txikitan, aktore izan nahi zuela esan zuenean, barrez hasi zitzaizkion eskolako lagunak, oso lotsatia baitzen. Baina garbi zuen bere ametsa. Halere, ez zuen espero hainbesteko ospea lortuko zuenik. Hasiera batean ez zuen Madrilgo proiektuan parte hartzeko asmorik, eta sustoa hartu zuen bera hautatu zutela jakiterakoan, eroso bizi baitzen Euskal Herrian. Baina froga egitea erabaki zuen, eta, egun, telesailaren eztandari esker lortu duen oihartzuna baliatzen ari da euskal kultura eta hizkuntza aldarrikatu eta hedatzeko. 

BASQUE. podcastaren atal honetan, bere ibilbideaz eta arteak aldaketarako tresna gisa duen funtzioaz hausnartu du aktoreak.

Euskal zinemari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu