1x04 | HIROMI YOSHIDA: Euskarak bizirauteko erronka

Euskalkiak eta gure hizkuntzaren dinamikotasuna nabarmentzen ditu Hiromi Yoshidak, baina kezkatuta dago euskararen osasunarekin, ez baita erraza hizkuntza gutxituentzat mundu globalizatuan bizirautea. Basque. podcastaren atal honetan, gertutik ezagutuko dugu ikertzaile japoniarraren ibilbidea, euskararekin maitemindu zenetik gaurdaino.

Euskara. Kultura. Mundura.

Harpidetu:

1x04 | HIROMI YOSHIDA: Euskarak bizirauteko erronka

Euskal Herrian sekula izan gabe ikasi zuen euskara, duela hiru hamarkada, eta orduz geroztik maiz etorri da. Hiromi Yoshida hizkuntzalari eta euskara irakaslearekin elkartu gara Azpeitian, bereziki maite duen herrian. Izan ere, bertako euskalkiari buruz egin zuen tesia, eta japonierara itzuli zuen Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburua, euskaraz idatzitako lehena.

Euskalkiak eta gure hizkuntzaren dinamikotasuna nabarmentzen ditu Yoshidak, baina kezkatuta dago euskararen osasunarekin, ez baita erraza hizkuntza gutxituentzat mundu globalizatuan bizirautea. Basque. podcastaren atal honetan, gertutik ezagutuko dugu ikertzaile japoniarraren ibilbidea, euskararekin maitemindu zenetik gaurdaino.

Euskarari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu