BASQUE. | ENEKO ATXA: Amonaren sukaldetik Michelin izarren konstelaziora

“Euskal Herrian guztia mahaiaren inguruan gertatzen da; zerbait ia espirituala da”. Hala uste du chef zornotzarrak, hiru Michelin izardun Azurmendi jatetxe ospetsuaren arduradunak. Larrabetzukoaz gain, baditu jatetxe gehiago ere: Bilbon, Madrilen, Sevillan eta baita Tokion ere.

Euskara. Kultura. Mundura.

Harpidetu:

1x02 | ENEKO ATXA: Amonaren sukaldetik Michelin izarren konstelaziora

Haurtzaroko oroitzapen asko ditu Eneko Atxak sukaldearekin lotuta. Sukaldea etxeen bihotza zen garai batean; ikasteko eta istorioak entzuteko tokia. Hain zuzen ere, orduak eta orduak ematen zituen txikitan amaren eta amonaren kontuak entzuten, usain ederrez inguratuta.

Izan ere, gastronomiak berebiziko garrantzia du euskal kulturan: “Euskal Herrian guztia mahaiaren inguruan gertatzen da; zerbait ia espirituala da”. Hala uste du chef zornotzarrak, hiru Michelin izardun Azurmendi jatetxe ospetsuaren arduradunak. Larrabetzukoaz gain, baditu jatetxe gehiago ere: Bilbon, Madrilen, Sevillan eta baita Tokion ere.

Zein zapore eta kolore ditu Euskal Herriak? Nola lortu du Azurmendik horrenbesteko arrakasta? Eramangarria al zaio goi mailako jatetxe baten presioa? Urte asko igaro ditu Eneko Atxak pentsatzen zein ederra izango zen gailurrera iristea, eta behin helburua lortuta, aitortu du prozesuak asebete duela gehien. Orain, momentuaz gozatzearen alde dago.

Euskal gastronomiari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu