Miren Agur Meabe eta Amaia Gabantxo, Estatu Batuetan "Kristalezko Begi bat" aurkezten
Euskara. Kultura. Mundura.
Miren Agur Meabe idazle euskaldunak eta Amaia Gabantxo itzultzaileak Estatu Batuetan zehar bidaiatzen ari dira Meaberen Kristalezko Begi bat obra aurkezteko, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin. 2016ko udan argitaratuko da liburuaren ingelesezko itzulpena, A Glass Eye, Parthian Books argitaletxearen eskutik.
Azaroaren 5ean, University of Chicagon izan ziren Meabe eta Gabantxo, eta 9an, aldiz New Yorkera joan ziren. Bertan, CUNY unibertsitateko The Graduate Center-en bi aurkezpen egingo dituzte, orotara -9an bata, eta 12an bestea-. Era berean, hilaren 10-21 bitartean, Unibertsitate bereko Omi Writers Translation Lab-ean hartuko dute parte. Bertan, euren lanen inguruan debatituko dute nazioarteko autore eta itzultzaileekin batera: Christina MacSweeney, Daniela Saldana Paris, Alice Guthrie, Rasha Abbas, Izidora Angel eta Hristo Karatoyanov.
(...)

New York-etik Santa Barbarara egingo dute salto bi euskaldunek, bertako University of Nevadan Kristalezko Begi Bat aurkezteko, azaroaren 30etik abenduaren 1era. Azkenik, bira Boise State Universityn bukatuko dute. Unibertsitateak bi eskolatara gonbidatu ditu: horietako batek “To Be or Not To Be: Choosing Our Identities” izenburua du eta 225 ikasle inguru biltzen ditu. John Ysursak eta Guy Hudson irakasleek eskaintzen dute eskola eta ondoren “Discussion group” delakoak antolatzen dituzte. Gainera, abenduaren 3an euskararen egunaren harira antolatutako “Euskararen Nazioarteko Egunean” parte hartzera ere gonbidatu dituzte.