Izena-ematea zabalik WOMEX munduko musiken azokarako!
Euskara. Kultura. Mundura.
WOMEX munduko musiken nazioarteko azokarik handienak ateak irekiko ditu urriaren 24tik 28ra bitartean. Aurtengoan, Las Palmasen (Kanaria Handia) izango da azoka, eta bertan parte hartu nahi dutenentzat dagoeneko ireki da izena emateko epea.

Mundu osoko musika arloko profesionalek hartzen dute parte azoka handi honetan, eta esteka honen bitartez eman daiteke izena 2018ko edizioan. Artista, DJ, zein ekoizle modura joan nahi baduzu, zure filma aurkeztu nahi baduzu, zein hitzaldietan parte hartu nahi baduzu, martxoaren 16ra arte eman dezakezu izena.
Profesionalek egindako proposamenetatik epaimahai batek osatuta, WOMEXeko programa aniztasunean oinarritzen da: kontinente guztiak hartzen ditu bere gain, berrikuntzatik tradiziora, akustikotik elektronikara, sektore eta esperientzia guztiak batuz. Basque Music ekimenari esker, euskal musikak ere badu bere tartea azokan.
Mundu osoko musika industriari zuzendutako nazioarteko sareen plataforma da . Ekimenak mundu osoko profesionalak batzen ditu bost egunez, urtero leku ezberdin batean. 90 herrialde ezberdinetako 1500 enpresa inguru eta 2400 ordezkaritik gora biltzen ditu, horien artean kazetariak, ekoizleak, editoreak, banatzaileak, programatzaileak…elkartzen dira.