Euskara eta euskal kultura irakasteko sei irakurle hautatzeko deialdia zabalik
Euskara. Kultura. Mundura.
Europako zazpi unibertsitatetan Euskara eta Euskal Kultura irakasteko sei irakurle berri hautatzeko prozesua martxan jarri du Etxepare Euskal Institutuak. Parisko Sorbonne Nouvelle Unibertsitatea (Frantzia), Université de Pau et des Pays de l’ Adour (Baiona eta Paue, Frantzia), Brnoko Masaryik Unibertsitatea (Txekiar Errepublika), Poznaneko Adam Mickiewicz Unibertsitatea (Polonia), Budapesteko Eötvös Lorand Unibertsitatea (Hungaria), Szegedeko Unibertsitatea (Hungaria) eta Konstanzeko Unibertsitatean (Alemania) emango dituzte eskolak hautatutako pertsonek 2018-2019 ikasturtean zehar. Hungariako unibertsitateetan pertsona berak emango ditu klaseak.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 5ean bukatuko da (barne), eta eskabideak Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan edo Eusko Jaurlaritzako ZUZENEAN bulegoetan aurkeztu daitezke. Eskaerak posta zerbitzu bidez Etxepare Institutura bidaltzeko aukera ere badago.
Hautagaiek graduko titulua edo lizentzia izatea beharrezkoa da, baita euskarazko EGA titulua ere. Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitaterako euskarazko C2 maila egiaztatu beharko da, eta Sorbonne Nouvelle eta Université de Pau et des Pays de l’Adour unibertsitateetarako frantsesezko B2 maila egiaztatu beharko da.
Informazio osatua deialdi ofizialean ikus daiteke.