Euskal jardunaldia antolatu dute Liverpoolen, M. Irujo Katedraren baitan
Euskara. Kultura. Mundura.
University of Liverpool-eko Manuel Irujo Katedrako 2016ko programa abian da. Aurten, Nerea Arruti da irakasle gonbidatua; bere ikerketa lerroa memoria, literatura eta ikus-kulturaren artean kokatzen da. Otsailaren 11an inauguratu zuen katedra Arrutik, Pott Bandaren inguruko hitzaldiarekin.
Martxoaren 11an euskal jardunaldia antolatu dute University of Liverpool-en, Manuel Irujo Katedraren baitan: Hibridazioa eta sare berriak: esku-hartze kritiko garaikideak (Hybridity and new networks: contemporary critical interventions).
Egun osoko jardunaldi honek egungo euskal produkzio artistiko kolaboratibo eta hibridoa aztertuko du. Eskala txikiak ere bultzatzen al du elkarlana? Arte sare berriek, hala nola Guggenheim museoak edota Donostiako Tabakalera Arte Garaikidearen Zentroak, sortzen dituzte lan-sareak? Nola berridazten du teknologiak tradizioa? Nola lotzen dira sortzaileak artxiboarekin?
Zinemagileak, idazleak, arte kritikariak eta akademikoak elkartuko ditu jardunaldiak. Proiekzioak eta poesia errezitaldiak tartekatuko dira egungo euskal arte praktiken inguruko eztabaida eta analisien artean.
Egitaraua:
- Ongietorria University of Liverpooleko Claire Taylor eta Etxepare Euskal Institutuko Mari Jose Olaziregiren eskutik.
- Nerea Arruti: “On New Communities and Open Culture”
1. ESKU-HARTZEA: SORMENA ZINEMAL
- Emak Bakia (2012) filmaren proiekzioa
- Galdera-erantzun saioa Oskar Alegria zuzendariarekin
2- ESKU-HARTZEA: PENTSAMENDU KRITIKOA
- Katherine Groo, “Variations on Film History”
Discussant: Tiago de Luca
- Peio Aguirre, “The Poetics of the Non-group”
Discussant: Nerea Arruti
- 3 pm Harkaitz Cano, "Is the Contemporary Artist a Kleptomaniac?"
Discussant: Gorka Mercero
3. ESKU-HARTZEA: ERAKUSLEIHOA
- Beltzuria 11. Irakurketa, Ixiar Rozas-en eskutik