Donostia 2016k, Etxeparek eta EIZIEk euskal literatura hedatzeko nazioarteko itzultzaileak aukeratu dituzte

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-07-20

DSS2016EUk eta Etxepare Euskal Institutuak Itzultzaile Berriak proiektua jarri dute abian, nazioarteko literatur itzultzaileak aukeratu eta euskarazko sorkuntza-lanak Europan barrena zabaltzeko xedearekin. Horretarako, nazioarteko itzultzaileei zuzendutako deialdia ireki zuten pasa den apirilean eta jasotako 30 hautagaietatik zortzi aukeratu dituzte.

Bi motako egonaldiak egingo dituzte aukeratutako zortzi itzultzaileek; lauk sei hilabeteko egonaldi luzea egingo dute eta gainerako laurek, berriz, hilabeteko egonaldia, azken horien euskararekiko ezagutza kontuan hartuta.

Egonaldi luzea: Laura Liubinavičiῡte (Lituania), Mariya Petrova Pachkova (Bulgaria), Barbara Pregelj (Eslovenia) eta Katarzyna Sosnowska (Polonia).

Egonaldi laburra: Merilin Kotta (Estonia), Karina Mishchenkova (Errusia), Lenka Niznanska (Txekiar Errepublika) eta Matylda Figlerowicz (Polonia)

Egonaldiak

Lau itzultzailek sei hilabeteko egonaldia egingo dute Euskal Herrian, euskara ikastaro trinkoa egiteko. Helburua euren etorkizuneko itzulpenetan euskara ere zubi nahiz sorburu hizkuntza gisara erabili ahal izateko hizkuntza gaitasuna lortzea da.

Baina egitasmo honek ez du soilik euskara ikastea bultzatuko, baita lanak ekoiztea ere. Horretarako, egonaldi luzea egingo duten lau itzultzaileek diru-laguntza jasoko dute euskal literaturako obra bat gaztelania ez den beste hizkuntza batera itzultzeko eta lan hori argitaratuko duen argitaletxea aurkitzeko. Horrek ekimenaren azken helburua bermatzea ahalbidetuko du: euskal sorkuntza Europan hedatzea eta kanpoko publikoak ere euskal literaturara sarbidea izatea.
(...)

Gainerako laurek hilabeteko egonaldi laburra egingo dute Euskal Herrian, aurrez duten euskara ezagutza (A1, A2 edo B1 mailen baliokidea) sendotzeko. 2015eko irailaren lehenengo hamabostalditik 2016ko ekainaren bukaera arteko epean izango dira egonaldi guztiak.

Tailerrak eta jardunaldi irekia 2016an

Itzultzaile Berriak proiektuak, bigarren fase batean, tailer bat ere izango du zortzi itzultzaile horiekin, Tabakaleran, 2016ko udazkenean. EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak antolatuko duen tailer horretan nazioarteko itzultzaileek euskal idazle bana izango dute bikotekide. Tokiko idazleen papera kanpoko itzultzaileei harrera egitea eta euren arteko sareak sortzea izango da.

Tailerra amaitzen denean, herritar orori zuzendutako jardunaldi irekia egingo da, eta baita programazio espezifiko bat ere itzultzaile parte-hartzaileekin, hiriko ikastetxe zein kultur etxeekin lankidetzan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu