Bideo lehiaketa: Etxepareko ikasleak, Korrikarekin bat!
Euskara. Kultura. Mundura.
Szilvia, Anja eta Larissa dute izena eta beraiek ere euskahaldun dira! Szegedeko eta Frankfurteko Unibertsitateetako ikasleak dira, Etxepare Euskal Institutuaren euskara eta euskal kultura irakurletzetan. Bideoan Szeged hiria (Hungaria) eta Frankfurt (Alemania) erakutsi dizkigute ikasleek. Korrika AEK eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko elkarlanean Institutuak mundu osoan zehar dituen irakurletzetako ikasleei zuzendutako lehiaketan parte hartu dute horrela gazteeak. Ikusi gure ikasleen bideoak gure YOU TUBEko kanalean!
Lehiaketa honen bidez, haiek ere euskahaldun direla erakutsi eta Korrika nazioartera eramango dute ikasleek, eta barnetegi batean egonaldia eskuratzeko aukera izango dute. Korrika munduan barrena eramateko, euren hiriko txokoren bat erakutsiko digute bideo laburretan, Szilviak, Anjak eta Larissak bezala, euskara zirrikitu guztietara iritsi daitekeela frogatuz.
Hemeretzigarrenez, martxoaren 19an abiatuko da Korrika Urepeletik eta 10 egunez Euskal Herri osoa zeharkatuko du, ibilbidea Bilbon bukatzeko, martxoaren 29an. Korrikaren mezua, ordea, muga guztiak hautsita mundura zabalduko da, bi urtero egiten duen legez.
Otsailaren 2tik 20ra bitartean bideoak jaso eta zabalduko dira, eta 23an iragarriko da zein den irabazlea. Beraz, badakizu, Szilvia, Anja eta Larissa bezala, izan zaitez zu ere Euskahaldun!