Baski-Ilta: poesia, bertsoa eta musika Helsinkin

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-09-28

Finlandiarrei euskal kultura ikuskatzeko leiho bat eskaini asmoz kultur programa berezia antolatu zuten atzo eta herenegun Helsinkiko Unibertsitatean.

Finlandiarrei euskal kultura ikuskatzeko leiho bat eskaini asmoz kultur programa berezia antolatu zuten atzo eta herenegun Helsinkiko Unibertsitatean.

Sarrionandiaren poemetatik hasi, hizkuntzaren egoerari eta bertsolaritzari buruzko azalpen eta gogoetatik pasa, eta Anariren musikaraino, euskal kulturaren ikuspegi zabala jaso zuten Baski-Ilta-ra bertaratu zirenek.

Irailaren 27an Asier Altunaren Bertsolari dokumentala ikusteko aukera izan zuten, aparteko gonbidatu batekin gainera. Maialen Lujanbiok, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleak, aurkeztu zuen filma, eta berarekin hitz egiteko tartea izan zuten emanaldira gerturatu zirenek.

Irailaren 28an berriz Joseba Sarrionandiaren poemen ikus-entzunezko errezitaldiarekin hasi zuten arratsa. Tapio Koivukari idazlearen laguntzaz itzuli dira poemaok finlandierara. Euskararen eta samieraren errealitateak ezagutzeko parada ere izan zuten bertaratutakoek Lorea Agirre eta Teija Kaartokallioren eskutik.  Jarraian Maialen Lujanbiok bertsolaritza zer den azaldu eta erakustaldi txiki bat egin zuen. Eta amaitzeko,  pintxo dastaketa baten ostean, Anariren musikaz gozatzeko aukera izan zuten.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu